Puntua bi bertso lerrotara - Egunero sokatiranHara Jokin Urangak zer bertso eskaini dizkien guraso eta irakasleei, zortziko txikian.
| Ahalegintzen dira | ||
| guri erakusten | ||
| nahiz guk behar duguna | ||
| ez duten ikusten | ||
| ... | ||
| ... | ||
| ea kantuan behintzat | ||
| entzuten gaituzten. | ||
| Goizean prest izaten | ||
| ditugu arropak | ||
| gaur ere ezin jantzi | ||
| nahi nituen botak | ||
| ... | ||
| ... | ||
| ikasleak gara gu | ||
| ez gara robotak. | ||
| Matematikarekin | ||
| indartsu darraigu | ||
| Natur zientziak ere | ||
| bere ordua zai du | ||
| ... | ||
| ... | ||
| hurrengo egunerako | ||
| dena ahazten zaigu. | ||
| Inoiz ezin jolastu | ||
| nahi dugun horretan | ||
| bost orduz eserita | ||
| aulki gogorretan | ||
| ... | ||
| ... | ||
| askoz hobeto bizi | ||
| gara oporretan. | ||
| Afalgaraian denok | ||
| ohi gara elkartu | ||
| jan nahi ez dugun hori | ||
| jatera behartu | ||
| ... | ||
| ... | ||
| etxean ere ezin | ||
| atsedenik hartu. | ||
| Guraso irakasle | ||
| guztiak eredu | ||
| inork erruki pixkat | ||
| izango ote du | ||
| ... | ||
| ... | ||
| baina guk ere asko | ||
| maite zaituztegu. | ||