Guardiako Katximorroa, bufoi dotore eta zirikatzailea da. Herritarrak beldurtzen ditu larru-zahagiarekin eta dantzarien buru da. Kolorez betetzen ditu herriko kaleak eta uda hasierako bizi-poza eta komunitatearen berritzea ospatzera dator.
1.
12tan erlojua hasten da dantzatzen herriko plazan bi dantzari eta Katximorro jira ta bira goian eszenatokira igota zapiak lepoan txupinazoa jaurti eta jaiei hasiera eman.
2.
Dantzarien konpartsak kaleak edertuko ditu Katximorroak artez gidatu egingo gaitu sindikoak bandera haizearekin bat mugitu gaita soinu ozena jaietako izpiritu
ezin kabitu… Biasteritarren artean sortzen den giroa ezin gelditu.
3.
Hogeita bederatzira arte dena eman eta gero Zaborrikek ta Biasteriak kandelak piztu bero upela lurperaturik urte bete bego lasai gaude jaiak bueltan datozelako urtero.
4.
Badatoz Paganosetik funtzioa ospatzera Biasteritarrak joateko harresien artera.
Txulalai, txulalai, txula, txula, txulalai...
5.
Haurrak barraketan erdi flipatuta gaztetxoak solte erdi izkutuka Ai barkuak ura du ta Ai ura du ta barkuak Ai barkuak ura du ta han dira murgilduak.
6.
Peñarekin joatean iIbili kontuz (x3) sobremesak luzatzen dira momentuz txarangarekin kaleak hartuz.