Markitos harrapatu egin dute herritarrek eta asto gainean daramate plazara, epaiketara. Atzetik datoz andre-gizona, artzaina eta artaldea, domadorea eta hartza, idiak, porreroak. Predikadoreak eman du epaia: erre sutan Markitos!
1.
Aizkorripean dago leku paregabea jende umoretsu, alai ta xelebrea. Zeledonen jaioterria dena tipo oso berezia.
2.
Aizkorripean dago leku paregabea jende umoretsu, alai ta xelebrea.
Leku hori da Zalduondo herria! A ze nolako inauteria!
3.
LELOA
Inauterietatik gatoz inauterietatik gatoz neguari su eman eta lurra esnatzeko gogoz
4.
Markitos asto baten gainean harrapatuta herrixkak etorkizun onik ez du izango gure protagonistak
5.
Plazara iritsita Markitos altueran kokatuta zazpi metrotara da lurretik lata hortan sartuta
6.
Andre zaharrak bizkarrean du gizona paseilloan epaiketan negar malko batzuk sortuz begi ondoan
7.
Artalde bihurri bat dugu belardietan saltari inoiz ez diote egiten kasurik artzaiari
8.
Domadoreak saiatu arren hartzak zaintzeko errituan mozorro gizenen kontra joan behar dira segituan
9.
Bi idi aurreraka badoaz nahiz agian ez konforme inguruan berriz porreroak handi eta deforme
10.
Predikadoreak prest darama predikua eta ze poz errudun gisa epaia hor da: erre sutan Markitos!
11.
Sutan Markitosek duenean arraultz lepokoa galdu beste urte batez Zalduondon egongo gara salbu!