Oiloa lapurtu du Porreterok. Harrapatu dezagun! Epaileak emango dio zigorra, putreen jaki bihurtuz.
1.
Porreterok zeukalako oilo baten apeta, bat besapean hartu du ta hor doa lasterka! Non sartu da, nora joan da has bedi bilaketa, erlojuaren dorrean omen dago gordeta.
Gaur Salcedon piztu da Arabako far west-a agur, agur, neguari egin dezagun festa!
2.
Porretero, lasto-sabel txoropito, mondongo ihesi egin ez dezan heldu besotik ondo! Berotuko dizkiogu bizkar ta begiondo, lotu azkar zuhaitzera ez da inora joango!
3.
Epailearen zigorra da eredugarria: Teilatuko putreentzat oturuntza berria. Zuretzako, Porretero, herra eta irria zure erruz, zuri esker bildu baita herria!
4.
Gaur Salcedon piztu da Arabako far west-a agur, agur, neguari egin dezagun festa!