Bertsozale.eus
|
Bertsoa.eus
|
BDB
|
Bertsoeskola
SARTU
Sarrera
Albisteak
Guri buruz
Ikastetxeak
Ikasleen txokoa
Baliabideak
Jolasak
Bertso sortak
Bat batekoak
Jaialdiak
Gure bertsoa
Sarrera
Baliabideak
Kuartangoko herri inauteriak
Kuartangoko herri inauteriak
Gaua iristean izaki miresgarriak datoz: sorginak, porreroak, hartza, errautsariak... Baita Arrianoko atsoa ere, Kuartango bailarako jakinduria duena.
Your browser does not support the audio element.
1.
Makilak eskuetan ditugu
margo beltzez aurpegiak
Agate deunaz mozorrotuta
badatoz inauteriak
2.
Gaua iristen denean
lehenik sorginak datoz
ta ardi larruz porreroak
euren zintzarriak joz
3.
Tartean gizabere bat
mendiko hartza omen
beldurgarriena bera
nahiz gure babesle den
4.
Errautsariak agertu
dira halako baten
gure gaitz guztietatik
purifika gaitzaten
5.
Haurrak ihesi dijoaz
porrero ta hartzetik
gazteak txantxak eginez
datoz gero atzetik
6.
Plazan su beroan bueltan
dantza eta bertsoa
orduan azalduko da
Arrianoko atsoa
7.
Bere inguruan dira
istorio ugari
gaur ardo beroa dakar
guztiontzat opari
8.
Arrianoko atsoak
badu jakinduria
Kuartango bailara baita
mundu eder haundia
9.
Ihauteriak Santa Agedan
iritsi dira kolpetik
gure kondaira biziko dugu
debeku denen gainetik