Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Bertso sorta Kanpezuko herri inauteriak

Gaitz guztiak ekartzen ditu Toribiok: epaitu egingo dute eta zubitik behera errekara bota...
1.
Kanpezukoak gara eta
hemen gaude oso alaiak
Katxiz jantzita lehen bezala
kontatzeko historiak

2.
Gaitzak ekartzearena
hau da Toribioren sena
urtero epaitu eta oraindik
euskaraz ez dakiena

3.
Ai Toribio Toribio
ze gaiztoa zaren zu
ziria sartu eta
zigortuko zaitugu

4.
Herri honetako gaitzak
bota errekan zehar
eta hurrengo urtean
euskara ikasi behar

5.
Bargotako apaiza
Matakan, Ezpela
Torralbako Joan Lobo
Eta Lentejuela

6.
Txorimaloa SoƱanon
Amama Kurruka
Biloriako ikazkina
denak txoratuta

7.
Tabakoaren dama
eta Furtibilla
Pierolako fraileak
Obispoaren bila

8.
Kostalerako akerra
Uribarriko hartza
eta Intako pottoka
neguko azken dantza

9.
Epaileak marmarka
Katxiak dantzari
Egako karramarro
koska egin Toribiori

10.
Desastre guztien erruduna
Toribio maltzurra zara
horrexegatik zubitik behera
joango zara errekara!