Ilarduiatik Eginora abiatuko gara. Kontuz gure inguruan dabiltzan pertsonaiekin: Porrero, apaiza, hartza, atsoa, idiak, senar-emaztegaiak, hautsariak... Eginon txokolatada egin eta Andoinera helduko gara: bertan erreko dugu lastozko gizona!
1.
Otsailean herri-inauteriak egutegiaren arabera hasten dira ta beraz goazen Araban Asparrena aldera musika eta dantza artean joango gara guztiok batera Ilarduiatik hasi ta gero Eginora eta Andoinera
2.
Pertsonaia asko daude deitzen dira porrero kontuz ibili zaitezte harrapatuz gero
3.
Apaiza, hartza, atsoa, gizena ta idiak senar ta emaztegaia eta hautsariak
4.
Ta nola ez amaiera beti izaten da ona Andoinen erreko dugu lastozko gizona
5.
Sutearen parte dira elkarlanaren garrak eraberritzen ditugu inauteri zaharrak
6.
Dantzatu eta ondoren Ilarduiatik bideari ekin porreroen konpainian Asparrenako martxarekin
7.
Ilarduiatik joatean Eginoraino helduko gara gogoekin hartuko dugu zain daukagun txokolatada
8.
Tripa bete eta gero badugu behar dugun indarra Andoinerako bidean heldu zaigu ilunabarra
9.
Azken erronda ta gero gure sermoia nola ez aipa gaitz guztien erruduna su artean erreko baita