Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Bertso sorta Sagu bat bota nahi ta

  • Bertsolaria(k): Oihana Iguaran
  • Doinua: Ai gure antzinako
Xagu harrapatu nahian dabil Katu, erotu beharrean. Oraingoan Xaguren zulotxoan begia jarri du Katuk eta... hara! Sagukumeak egin dituela ikusi du. Iturria: Ikaselkar hezkuntza argitaletxea. Kili Kili, 4-6 urtekoentzat ipuin jostagarriak, 2. koadernoa: "Xagu eta Katu baserrian".
1.
Hara Katuk Xaguri
zenbat harramazka! (bis)
Ostu dituelako
ogia ta gazta...
Zulotxoan begia
jarri eta, zasta!
Sorpresaz aurkitu du
Xaguren sehaska:
sagu bat bota nahi ta
beste hamar dauzka!

2.
Kumetxoei begira
harritu da Katu (bis)
Xaguk zeukan sabelaz
ez al zen ohartu?
Aurreko haserrea
bihurtu da tratu:
aurrerantzean inork
ez dezan min hartu
nahiago izan dute
bakea sinatu.

3.
Aurrez harrapaketan
oihu ta irrintzi (bis)
orain, ezkutaketan
bi begiak itxi.
Jolasean beldurra
galtzera iritsi
sagutxoentzako ze
familia bitxi:
gustoko dute euren
osaba pitxitxi.

4.
Sagutxoekin Katu
bizi da gustora (bis)
sei isatsean ta lau
bibotetan gora...
Etsai zergatik ziren
ezin du gogora
sagu harrapaketan
lehen zenbat denbora
gaurtik euren zaindari
bilakatuko da.