Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Bertso sorta Xagu naiz

  • Bertsolaria(k): Alaia Martin
  • Doinua: Sagutxo batzuekin
Xagu bizitzeko leku on baten bila ibili da, batera eta bestera. Oraintxe iritsi berri da baserrira: leku ederra dirudi honek! Entzun dezagun zer dion Xaguk. Iturria: Ikaselkar hezkuntza argitaletxea. Kili Kili, 4-6 urtekoentzat ipuin jostagarriak, 2. koadernoa: "Xagu eta Katu baserrian".
1.
Xagu naiz nire buztan,
bibote ta buru
munduan ibili naiz
etxe bat helburu
maletan dauzkat mantak
eta bi liburu…
Baserri honek nire
irrika piztu du;
hemen bizi nahi nuke
xaguru-xaguru.

2.
Teilatutxo bat nahi dut
-edo eguzkia-
beti ez izateko
ilea bustia!
Ganbaran topatu dut
arto ta eztia…
Ta papurrez beteta
dago mahai azpia:
Hemen aurkituko dut
nahi dudan guztia!

3.
Baserrira etortzeaz
ni ez naiz damutzen
ahuntzak ikusten ditut
zelaia txukuntzen
astoa baserritar
zaharrari laguntzen
txerriak buztantxoak
jarri nahian zuzen.
Pena da ez dudala
inor exagutzen!

4.
Zulotxoko atea
itxi dut: danba-bum!
Ez sartzeko ez oilar
ez zezen adardun…
Ez dut arazorik nahi
gozo nahi dut jardun
katurik balitz izan
nahi dut haren lagun:
Elkarbizitza on bat
eduki dexagun!

5.
Lagunkoia naiz oso
jendea dut maite
maite txakur, arkume,
liztor eta ahate
denak maite ditut nik
-katuak aparte-
bisitan etortzeko
aukera daukate:
Nik beti daukat gazta
gaztatzen den arte.