Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Bertso sorta Baserriko animaliak

  • Bertsolaria(k): Iker Zubeldia
  • Doinua: Uztaiak gora gora
Baserrian bizi al zara? Kale-etxean bizi bazara, izan al zara inoiz baserrian? Ea zer dioten bertan bizi diren abereek! Iturria: Ikaselkar hezkuntza argitaletxea. Kili Kili, 4-6 urtekoentzat ipuin jostagarriak, 2. koadernoa: "Xagu eta Katu baserrian".
1.
Oilarrak kukurruku
egiten du goizez (bis)
esnatzeko ordua
dugula esanez
behiak marru eginez
esan dio ezetz.

2.
Mu mu mu mu
esnatzeaz damu
nahiago lo
segi izan banu!

3.
Katua teilatuan
ari da miauka (bis)
txakurrak ataritik
egin dio zaunka
isatsa mugitzen du
jolasgura dauka.

4.
Zaunk zaunk zaunk zaunk
marramiau marramiau
biok jolas
egingo al diau?

5.
Ardiaren orroia
zelaian lehenbizi (bis)
behorrak egin die
atzetik irrintzi
jateko ez diote
belar asko utzi.

6.
Bee bee bee bee
lehenbailehen jan ta hobe
hiretzako
ez dinagu gorde!

7.
Txerriak kurrin kurrin
basoko lohiean (bis)
ezkur eta gaztainak
bilatu nahiean
zilipurdika dabiltz
lokatza gainean.

8.
Kurrin kurrin
goseak zenbat min
tripa bete
behar dugu arin!