Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Bertso sorta Katuarena

  • Bertsolaria(k): Amets Arzallus
Entzun dezagun katua, bere burua aurkezten. Zer moduz bizi ote da baserrian? Iturria: Ikaselkar hezkuntza argitaletxea. Kili Kili, 4-6 urtekoentzat ipuin jostagarriak, 2. koadernoa: "Xagu eta Katu baserrian".
1.
Egunsentian jaio nintzen
eguzkiaren segidan
baina larrua ta begiak
gau batek eman zizkidan.

2.
LELOA
Xagu txiki, xagu maite
zatoz hona, ausar zaite...

3.
“Kaixo, ni nauzue katua”
esan orduko baratzan
txoriak hegan hasi ziren
eta sugandilak dantzan.

4.
Belar meta baten azpian
hartzen dut gauetan babes
izarrekin egiten dut lo
eta xaguekin amets.

5.
Gauero hontzak kantatzen du
bere tristurak azalduz
ni kontsolatzen saiatzen naiz
isatsarekin laztanduz.

6.
Igandetan aitonarekin
bazkaltzen dut sukaldean
eta siesta sutondoan
amonaren magalean.

7.
Behin erre usain batek eten
zuen nire lo sakona
nahiz bibote muttur bat galdu
salbatu nuen amona.

8.
Hartu animali guztiak
ahuntz, oilo, txakur, ardiak
ea zeinek jaso dituen
nire laztanen erdiak?