Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Bertso sorta Zizarea badator

  • Bertsolaria(k): Alaia Martin
  • Doinua: Akerra ikusi degu
Naturan, animalia handiak txikia jaten du. Iturria: Ikaselkar hezkuntza argitaletxea. Kili Kili, 4-6 urtekoentzat ipuin jostagarriak, 1. koadernoa: "Otsoko gose da".
1.
Zizarea badator
udare barnera
udarea goxoa
egongo ote da?

2.
Zizare-udare
zuri-zuri zaude...
Jan du arin!
Handiak ohi die egin
txikiei min.

3.
Zozoa etorri da
zizare janera
ta orain zizarea
zozoen txikle da.

4.
Zizare-zozoa
ze txikle gozoa!
Zizare-udare
zuri-zuri zaude...
Jan du arin!
Handiak ohi die egin
txikiei min.

5.
Eta orain zozoa
jan egin du hontzak
postrerako nahi ditu
txokolate-ontzak.

6.
Txokolate-ontza
zozo moko-motza
ze txikle gozoa!
Zizare-zozoa
zizare-udare
zuri-zuri zaude...
Jan du arin!
Handiak ohi die egin
txikiei min.

7.
Katuak hontza jan du
miaztuz platera
korroskada bota ta
luma bat atera!

8.
Katua harrituta
hontza larrituta
txokolate-ontza
zozo moko-motza
ze txikle gozoa!
Zizare-zozoa
zizare-udare
zuri-zuri zaude...
Jan du arin!
Handiak ohi die egin
txikiei min.

9.
Otsoa etorri da
katua jatera
otsoak esan dio:
"sar zaitez labera!"

10.
Katu-bizkotxoa
egiten otsoa
katua harrituta
hontza larrituta
txokolate-ontza
zozo moko-motza
ze txikle gozoa!
Zizare-zozoa
zizare-udare
zuri-zuri zaude...
Jan du arin!
Handiak ohi die egin
txikiei min.

11.
Otsoa arranoei
lumak kentzen dabil
arranoek mokoka
baietz kilimaz hil!

12.
Arranoa hegan
azkazalez segan
katu-bizkotxoa
egiten otsoa
katua harrituta
hontza larrituta
txokolate-ontza
zozo moko-motza
ze txikle gozoa!
Zizare-zozoa
zizare-udare
zuri-zuri zaude...
Jan du arin!
Handiak ohi die egin
txikiei min.

13.
Orain otsoak behar du
tirita-bisera
naturaren legea
beti horixe da:

14.
Txikiak handia
udare-sandia
katu-bizkotxoa
saltoka otsoa
katua harrituta
hontza larrituta
txokolate-ontza
zozo moko-motza
zizare-zozoa
ze txikle gozoa!
Zizare-udare
zuri-zuri zaude...
Jan du arin!
Handiak ohi die egin
txikiei min
min, min, min, min
fin, fin, fin, fin.