Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Bertso sorta Ikusi nuenean... otsoa!

  • Bertsolaria(k): Iker Zubeldia
  • Doinua: Ikusi nuanean I
Basoan goazela otsoa ikusi dugu: bere hagin zorrotz eta isats lodi... Hau beldurra! Iturria: Ikaselkar hezkuntza argitaletxea. Kili Kili, 4-6 urtekoentzat ipuin jostagarriak, 1. koadernoa: "Otsoko gose da".
1.
Ikusi nuenean
otsoa basoan
ez nuen lorik egin
ia gau osoan!

2.
Ikusi nuenen
otsoa errekan
ia egin genuen
zirina praketan!

3.
Ikusi nuenean
bere bizkar latza
atzetik hartu nion
trikuaren antza.

4.
Ikusin nuenean
bere ipurdia
itsusia zen eta
ez zeukan garbia.

5.
Ikusi nionean
buztanaren punta
hozka egiten zion
ahoan sartuta.

6.
Ikusi nuenean
bere bibotea
iruditu zitzaidan
mendiko otea.