Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Bertso sorta a e i o u

  • Bertsolaria(k): Oihana Iguaran
Basoko animaliak ezagutu ditzagun! Iturria: Ikaselkar hezkuntza argitaletxea. Kili Kili, 4-6 urtekoentzat ipuin jostagarriak, 1. koadernoa: "Otsoko gose da".
1.
A, A, A
basurde bat uxarka
lurrean zenbat marka
ezkur bila ari da-ta.

2.
E, E, E
oreinek bekereke
hausnarrean ze neke
tripak hustu ta bete.

3.
I, I, I
sastraka bete begi
ezkutuan aze bi
erbi eta azeri.

4.
O, O, O
oi satitsu pottolo
lurpean zuloz zulo
zizareak janda lo.

5.
U, U, U
hariztian sei sagu
karraxka ze mokadu
nahikoa ezkur badu.

6.
A, A, A
han dator azkonarra
bizkarrean bi marra
du umore zakarra.

7.
E, E, E
erne bi erbinude
birigarro nahiz suge
ehizatzeko prest daude.

8.
I, I, I
basakatua adi
beti dabil ehiztari
letaginak dantzari.

9.
O, O, O
gaua beltza zeharo
lo bazaude akabo
basoa esna dago.

10.
U, U, U
basoa ilundu du
ilargia zirkulu
otsoak ozen ulu!