Entzun dezagun otsoa, bere burua aurkezten. Zer moduz bizi ote da basoan? Iturria: Ikaselkar hezkuntza argitaletxea. Kili Kili, 4-6 urtekoentzat ipuin jostagarriak, 1. koadernoa: "Otsoko gose da".
1.
Mendian bizi naiz ta ni naiz otsoa maite ez nautenentzako o o ez naiz oso txintxoa.
2.
Goizetan egiten dut lo gauez egiten dut ulu ardiek pentsatzen dute: “otsoak hortzik ez balu”.
3.
Belarriak tente ditut isatsa nahiko luzea arranoaren begiak elefanteen gosea.
4.
Mendian bizi naiz ta ni naiz otsoa maite ez nautenentzako o o ez naiz oso txintxoa.
5.
Zazpi otsokume ditut eta zazpi ez da gutxi aski izango al ditut lau urtxintxa ta bi untxi?
6.
Atzo ikusi nituen hiru basurde famili ta hobe dute gurekin jolasean ez ibili.
7.
Mendian bizi naiz ta ni naiz otsoa maite ez nautenentzako o o ez naiz oso txintxoa.
8.
Gau osoa pasatu dut oreinetan ta erbitan indartsua sentitzen naiz ilargiaren argitan.
9.
Agur aker puzkerzale agur agur arranoa eguzkia esnatu da eta ni lotara noa.
10.
Mendian bizi naiz ta ni naiz otsoa maite ez nautenentzako o o ez naiz oso txintxoa.