Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Bertso sorta Landareak

  • Bertsolaria(k): Ander Elortegi
  • Doinua: Triste bizi naiz eta I
Entzun dezagun zer dion, zer sentitzen duen, gure gelan loreontzian dagoen landareak. Iturria: Ikaselkar hezkuntza argitaletxea. Kimu Erronka, LHren lehen etaparako sortutako ikasmaterial globalizatua.
1.
Landare gaixo bat naiz
gela ilun baten.
Pasa da aste bat ez
dudala edaten
eta argiak ez dit
askorik ematen.
Umeak niregana
ez datoz jolasten.

2.
Badaude beste batzuk
ni baino hobeak.
Plastikozkoak dira,
oso dotoreak:
hosto hori, laranja
urdinak, moreak…
Zaindu gabe mantentzen
diren koloreak.

3.
Umeak egunero
begira jarriak
landare horiek noiz
dauden egarriak
edo noiz aldatuko
zaizkien orriak…
politak dira baina,
zein aspergarriak!

4.
Ume bat ohartu da
triste nagoela.
Ureztatu ostean
nago mela-mela.
Sentitu dudanean
eguzki epela
denek ikusi dute
berpiztu naizela.

5.
Bizi-bizirik nago
gau eta egunez,
aldatzen banaiz ondo
nago osasunez.
Inguratuta beste
landare, zein umez
hobeto haziko naiz
zuen maitasunez.

6.
Batzuk txikiak dira
besteak handiak,
batzuk ilunak dira
besteak argiak.
Baratze, lorategi
eta belardiak,
denak naturan sortzen
diren opariak