Bertsozale.eus
|
Bertsoa.eus
|
BDB
|
Bertsoeskola
SARTU
Sarrera
Albisteak
Guri buruz
Ikastetxeak
Ikasleen txokoa
Baliabideak
Jolasak
Bertso sortak
Bat batekoak
Jaialdiak
Gure bertsoa
Sarrera
Baliabideak
Dena da berria
Dena da berria
Bertsolaria(k)
: Unai Mendizabal
Doinua
: Hona bildots eztia
Lehen aldiz hasi gara eskolan, 6 urteko gelan! Iturria: Ikaselkar hezkuntza argitaletxea. Kimu Erronka, LHren lehen etaparako sortutako ikasmaterial globalizatua.
PDF
Your browser does not support the audio element.
1.
Iraila iritsi da
zirraragarria
ikasturte honetan
dena da berria.
2.
Pentsatzen jarri eta
dena dut zalantzan
tripa barruan dauzkat
xomorroak dantzan.
3.
Irakasle berria
ezagutu dugu
eta izango da super
jatorra seguru.
4.
Gogoa daukat jada
jolasten hasteko,
lan egin eta gauza
pila ikasteko.
5.
Jangela, patioa,
liburutegia…
Ez ote naiz galduko…
hau da komeria!
6.
Zenbat pasilo luze
eta zenbat gela
mapa bat beharko dut
piratek bezela.
7.
Baina altxor handiena
joan gabe bila
aurten egingo dudan
lagun berri pila!
8.
Gure eskola berria
iruditzen zait guai
erraldoia da baina
polita ere bai.
9.
Etxekoentzat ere
polita izango da
dena erakutsiko
nieke gustora.