Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Bertso sorta Ohitura osasungarriak

  • Bertsolaria(k): Oihane Perea
  • Doinua: Arragueta kalian
Gure burua osasuntsu zaintzeko, hara hemen gomendio sorta! Iturria: Ikaselkar hezkuntza argitaletxea. Kimu Erronka, LHren lehen etaparako sortutako ikasmaterial globalizatua.
1.
Bizitza luzea eta
ona nahi dugu guk
formula magikoa
ba al dakizu zuk?

Osagai sekretuak
hartzen baditugu
gehiago eta hobeto
biziko gara gu.

2.
LELOA
Ze gauza kuriosoa
osasunarena
pozik bizitzea da (maitia)
botika onena.

Maite dituzunei
kontatu guztia
ea ikasten duten (maitia)
gure abestia.

3.
Lehenengo jan behar da
gogoz, presa gabe
janari osasuntsua
bertakoa hobe.

Ordu asko lo egin
zortzi ez da aski
izarak pegatzeko
beldurrik ez eduki.

4.
LELOA
Ze gauza kuriosoa
osasunarena
pozik bizitzea da (maitia)
botika onena.

Maite dituzunei
kontatu guztia
ea ikasten duten (maitia)
gure abestia.

5.
Garbi mantendu behar
dugu ingurua
etxea, ikasgela
ta gure burua.

Ingurunea zaindu
bizi urtaroak
euri edo eguzki
naturarekin bat.

6.
LELOA
Ze gauza kuriosoa
osasunarena
pozik bizitzea da (maitia)
botika onena.

Maite dituzunei
kontatu guztia
ea ikasten duten (maitia)
gure abestia.

7.
Pantailak itzalita
heldu lagunari
aukera emaiozu
irudimenari.

Energiaz topera
mugitu gorputza
zaindu ezazu eta
gero hartu dutxa.

8.
LELOA
Ze gauza kuriosoa
osasunarena
pozik bizitzea da (maitia)
botika onena.

Maite dituzunei
kontatu guztia
ea ikasten duten (maitia)
gure abestia.

9.
Maitatu etxekoak
ta lagunak berdin
minak arintzen dira
maitasunarekin.

Batzuetan datorrena
behar da onartu
utzi kexatzeari
ta umorez hartu.

10.
LELOA
Ze gauza kuriosoa
osasunarena
pozik bizitzea da (maitia)
botika onena.

Maite dituzunei
kontatu guztia
ea ikasten duten (maitia)
gure abestia.