Bertsozale.eus
|
Bertsoa.eus
|
BDB
|
Bertsoeskola
SARTU
Sarrera
Albisteak
Guri buruz
Ikastetxeak
Ikasleen txokoa
Baliabideak
Jolasak
Bertso sortak
Bat batekoak
Jaialdiak
Gure bertsoa
Sarrera
Baliabideak
Beroa eta materiaren aldaketak
Beroa eta materiaren aldaketak
Bertsolaria(k)
: Miren Artetxe
Doinua
: Zaldibiko plazan A
Goazen sukaldera... beroa eta materiaren aldaketekin esperimentatzera! Iturria: Ikaselkar hezkuntza argitaletxea. Kimu Erronka, LHren lehen etaparako sortutako ikasmaterial globalizatua.
PDF
Your browser does not support the audio element.
Nabigatzaile honetan ezin duzu bideo hau ikusi
1.
Hozkailua, txorrota
ontzia, labea…
Laborategi bat da
gure sukaldea.
2.
Gure ur, esne, zuku
edo jogurtean
magia gertatzen da
begien aurrean.
3.
LELOA
Oraindik ez ulertuagatik
Baietz asmatu nola ta zergatik
4.
Arrautza bat ontzian
uretan pluk-pluk-pluk…
Irakiten hasi ta…
ahaztu egin dut!
5.
Jada ez dago urik!
Hustu da zeharo!
Ta begira, arrautza
gogor-gogor dago!
6.
LELOA
Oraindik ez ulertuagatik
Baietz asmatu nola ta zergatik
7.
Laranja zukuari
ipini makila
izozkailuan sartu
ta hoztu dadila.
8.
Izozki bat da orain;
lehen laranja-ura…
Ez dut bizkor jan eta
berriro urtu da!
9.
LELOA
Oraindik ez ulertuagatik
Baietz asmatu nola ta zergatik
10.
Olioa ta ura
botata ontzira
Haserre dirudite…
Bereizi egin dira!
11.
Aldiz azukre pixkat
botata esnera
desagertu egin da
zergatik ote da!
12.
LELOA
Oraindik ez ulertuagatik
Baietz asmatu nola ta zergatik
13.
Nahiz ta porru-patatak
irakinarazi
porruak ta patatak
ez dira nahasi!
14.
Nahasi ez diren arren
uren bor-borretan,
magiak segiko du
gure sabeletan…
15.
LELOA
Oraindik ez ulertuagatik
Baietz asmatu nola ta zergatik
16.
Azukre, Esne, porru,
arrautza, izozki…
Esperimentu onena
jatea da noski!
17.
Eta jaten duguna
magia benetan!
Haragi bihurtzen da
gure gorputzetan.
18.
LELOA
Oraindik ez ulertuagatik
Baietz asmatu nola ta zergatik