Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Bertso sorta Begira nago begira

  • Bertsolaria(k): BeƱat Gaztelumendi
  • Doinua: Hemen gezurra nagusi
Historiako aroei eskainitako kopla sorta. Iturria: Ikaselkar hezkuntza argitaletxea. Kimu Erronka, LHren lehen etaparako sortutako ikasmaterial globalizatua.
1.
Begira nago begira (bis)
Paleolito urrutira:
neska bat SantimamiƱen
hartz bat marrazten ari da.

2.
Begira nago begira (bis)
Neolitoko mendira
hildakoak joan zaizkigu
Trikuharrien azpira.

3.
Begira nago begira (bis)
Antzinaro atarira
galtzadan doaz idiak
gurdiei tira ta tira.

4.
Begira nago begira (bis)
orain milurteko bira
erromatarren gurdian
idazketa etorri da.

5.
Begira nago begira (bis)
Erdi Aro gerlarira
Nafarroako erresuman
euskaldunak bizi dira.

6.
Begira nago begira (bis)
Aro Moderno berrira
harrapatu berri duten
balea dator herrira.

7.
Begira nago begira (bis)
hamasei mende erdira
lehen euskal liburua
Etxepareren argira.

8.
Begira nago begira, (bis)
hau dugu hau ikusmira!
Gelditu gabe baitabil
mundua jira ta bira.