Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Bertso sorta Gaztetarzüna

  • Bertsolaria(k): Aetz Etxart
18 urte betetzeko irrikan!
1.
18 urte beterik egün
aintzinean hainbat mündü berri
emozioneen gora beherak
zonbat nigar eta erri
ezagütza eta sentsazio
ezezagünez egarri
adin hori beita oroentako
libertatearen ütürri.

2.
Autoarekin bidetan gainti
üdüri giren imortala
etxea non güni ahatzerik
bizi nomadak bezala
aitamekilan kexaldi franko
beti ezin konpont behala
bena oroekin onsa joaiteko
egitez egin ahala.

3.
Nolakoa niz, ni nor ote niz
zer da ene eginkizüna
pentsa ta pentsa bürüan üngürüka
galto oroen oihartzüna
ohartü arte ez dela beti
bizia koloredüna
zonbaitetan zelüa urdina
bestetan gaüa ülüna.

4.
Bakotxak atzamaiten beitügü
gütan zerbait berezia
ahatze gabe nuntik jin giren
ta zer dügün ikasia
ohartü arte entzün behar dela
gure barne poesia
ahal bezain irus izatez beti
llabürra beita bizia!

Doinua: Aberastarzün izigarria / Lagünak