Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Bertso sorta Bizia ta heriotza / Heriotza ta bizia

  • Bertsolaria(k): Leire Casamajou
1.
Abio bakotxak beitü etena
gure bizitzeak ere
destino horren menpe ez denik
ez da ezagüt batere
eta etena borrokatzen da
nahiz jakinik halere
hastetik bürü bizi oroen
herioak düala botere.

2.
Gogo günüke salborik elki
gure bizi istorioaz
alta kordoka ari den orekan
urteak aitzina doaz
ohartü ümen gira beranxka
gaüzek züen balioaz
eskasiatik hazi inbeaz
mentsetik sortü gogoaz.

3.
Zonbaitentako hain llabür eta
hain lüze besteentako
batak besteari inbea deio
ez beitü haren gisako
ederra dena hain eder ote
lizatea denentako ?
Iraünen balü infinitüan
ez günüküan hain gustüko.

4.
Nahiz lotsatü, nahiz beldürtü
nahiz gaüetan iratzarri
nahiz nigarrak, nahiz ikarak
nahiz zaigün harrigarri
biez bat edo batez bi dira
txori biga, bakotx harri
herioa da egiten düana
bizitzea bizigarri.

Doinua: Bizia sortzen, hazten, garbitzen / Emazteen gerla