Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Bertso sorta Maitemintzeaz

  • Bertsolaria(k): Haira Aizpurua-Ibargarai
Tximeletak sabelean!
1.
Batera garenean
gogotsu ta inket.
Eragiten diguna
zerbaitek, norbaitek.
Sentimendu hori nork
ez ote du laket?
Idatziko duela
aitortu dezaket
maitemintzeaz ezer
ez dakien batek.

2.
Nahiz eta errexena
den goraipatzea,
bestearen minekin
enpatizatzea.
Gertatzen da denboran
errexa zailtzea
ta zer den egiazki
ez desberdintzea
maitemintzea edo
mina maitatzea.

3.
Galderei erantzuten
ongi bageneki,
denbora aurreztuko
genuke ederki.
Norbait ezagutzean
ez goaz emeki:
«Maite al dut? Edo dut
laguntzat hobeki?»
Maitasuna neurtzen
ari gara beti.

4.
«Zaindu zure burua!»
«Izan zure jabe!»
«Bodipositibatu!»
«Ez izan ahalge!»
Nahiz gizarteak erran
girela kapable,
ezinezkoa baita
gabiltza halare,
gure buruarekin
maitemindu gabe.

Doinua: Jainkoak emaiten du / Kukua eta primadera