Ikastea baitugu ikasleek lege hortan gabiltz karraskan erne bezain trebe azterketek gainera baitute botere atzo bat baginuen gainditzeko xede gaur bi baginituen eta bihar ere!
2.
Historia, Fisika edota Euskara azterketekin goaz hona eta hara ez tronpatu nahiak dakar hainbat traba ta galdegina dena ezartzen ez bada orduan guhaur goaz peko errekara.
3.
Azterketek hainbeste jakitate neurtzen dituzte bainan ez dut hain untsa ulertzen emozioek dute ikaslea lehertzen eta ahanzten badu ikasia zer zen orduan azterketek zer dute aztertzen?
4.
Zerbait gehiago baita ikasleen bizia huts egitea ez da berez itsusia azterketekin dugu argi ikusia ezin direla izan ikasleen auzia ez baitute islatzen dakigun guzia!