Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Bertso sorta Festara ateratzeko negoziaketan

  • Bertsolaria(k): Lur Renteria, Ainhoa Sarasua
  • Doinua: Erreguetan ari nintzela
Seme-alaba eta gurasoaren arteko elkarrizketa.
1.
Nerabea
Urte osoan jasana dugu
egin beharraren zama
kolegioan eta etxean
untsa bete baitut lana
eskakizun bat egin nahiean
hurbildu naiz zuengana
Herri Urratsen festa egiten
utzi aita eta ama.

2.
Burasoa
Gazteak mozkor eta bakarrik
egoten dira pentzean
eta giroa ilun bihurtzen
da tenore bat heltzean
kontzertuetan dantza ezazu
baina beti gure ertzean
nork artatua izan dezazun
zerbait txarra gertatzean.

3.
Nerabea
Ia handitu naiz eta zuekin
ez naiz senditzen gustura
eta biziki gustuko ditut
liranja jusa eta ura
ta ezbehar bat gertatzen bada
ez zaitezte arrangura
lagunartean elgar zaintzeko
hartuko dugu ardura.

4.
Burasoa
Azken aldian ingurura so
guzia ageri da beltz
ta besta beste manera batez
pentsatzea ez da erres
baina erakutsi duzu duzula
nola hartu ta eman babes
goza ezazu Herri Urratsen
zutaz harro gira Amets!