Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Bertso sorta Ispiluarekin solasean

  • Bertsolaria(k): Maddi Ane Txoperena
  • Doinua: Nigarrez sortu nintzen I
Gure irudiaz ditugun zalantzen aurrean, ea ispiluak zer dion...
1.
-Ispilutxo, zer nago:
argal edo lodi?
-Nondik begiratzen den
izaten da hori...
Hankak zauli dituzu:
altxa ta erori
Gorputz batek behar du
sentitzea ongi.

2.
-Tixerta hau ez ote da
neretzako motza?
Horrenbertze kolorek
ematen dit lotsa!
-Maite, arropa zer den
pentsa zazu ontsa:
ematen ote dizun
bero edo hotza.

3.
-Pikortaz beterik dut,
ispilu, bisaia!
-Ba zabaldu ezazu
begien paisaia
beti izan zara-ta
neska hain alaia
Irribarre egiteko
baduzu garaia!

4.
-Zu bezalako aunitz
daude Instagramen...
-Baina filtroek utzi
dituzte nabarmen
Nahiz eta ez dizudan
hatzez "like" emanen
nik bederen ez dizut
gezurrik erranen.