Bertsozale.eus
|
Bertsoa.eus
|
BDB
|
Bertsoeskola
SARTU
Sarrera
Albisteak
Guri buruz
Ikastetxeak
Ikasleen txokoa
Baliabideak
Jolasak
Bertso sortak
Bat batekoak
Jaialdiak
Gure bertsoa
Sarrera
Baliabideak
Euskal Herriko probintziak
Euskal Herriko probintziak
Bertsolaria(k)
: Josu Txoperena Iribarren
Doinua
: Hemen gezurra nagusi
Ezagutzen al ditugu Euskal Herriko 7 herrialdeak?
PDF
Your browser does not support the audio element.
1.
LAPURDI
Ezpeletatik kostara (bis)
turismoa dute traba,
beraz, ez bisitan joan
beharrezkoa ez bada.
2.
NAFARROA
“Muga” batek bereizia, (bis)
ze lur handi ta bitxia.
Nafarroan egin leizke
bertze 7 probintzia.
3.
GIPUZKOA
Sagardo eta alarde, (bis)
zer da lur hau besta gabe.
Ta bertsolariak daude
harri azpitan baitare.
4.
XIBERUA
Xorrotx Buhame ta Pitxu, (bis)
ta zenbat jende jakintsu.
Folkloreaz gain lur hontaz
zerbait ba ote dakizu?
5.
ARABA
Lur emakorren dizidira (bis)
ta historiaren segida.
Arabako txoko asko
ezagutzekoak dira.
6.
BIZKAIA
Bilbo ta gainontzekoa
Guggenheim eta metroa
Nork jarri du bazterrean
Euskal Herriko “zentroa”.
7.
ZAZPIAK BAT!
Lurra kantu bidez blaitu (bis)
ta ezagutzen jarraitu.
Ezberdintzen baina gauza
gehiok elkartzen baikaitu.