Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Bertso sorta Bihurrikeriak

  • Bertsolaria(k): Nahia Etxeberri Lopepe
  • Doinua: Mixelengo zubia
Nor ez da bihurrikeriatan aritzen?
1.
Egunero arauak
ditugu aditzen
ta entseatzen gira
asperdura hiltzen
ezin utzi orduan
ideiak isiltzen
bihurrikerietan
nor ez da ibiltzen?

2.
Zerbait sinestarazi
gaixo amamari
edo sagarrak hartu
auzoko jaunari
"Uhu" kola kaderan
erakasleari
mundu hontan badira
aukera ugari.

3.
Txiste on bat buruan
lagunak aldean
beti atxemaiten da
faila bat legean
irriz aritzen gira
eginez taldean
baina buruak apal
zigorren parean.

4.
Bihurrikeriak du
semea gaztigu
baina egun pizuak
arintzen dizkigu
kasu halere nehor
ez da behar mindu
denak elgarrekilan
gira bihurri gu!