Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Bertso komikia "Bilintx" - Indalezio Bizkarrondo Ureña

  • Bertsolaria(k): Indalezio Bizkarrondo "Bilintx"
Bilintxi bere burusoiltasunaz adar-joka hasi eta honen erantzuna.

BIOGRAFIA

- Donostian jaio eta bizi izan zen.
- Aitona (amaren aita) andaluziarra zuen, Ayamontekoa (Huelva).
- Haurra zelarik, jolasean zebilela erori eta aurpegia itxuraldatua geratu zitzaion; hortik datorkio “Moko” izengoitia.
- Festetan zezenak harrapatuta, larri egon zen behin.
- Bertsopaper ugari idatzi zituen. Maitasuna eta sentimenduak bertsotan adierazten nabarmendu izan da.
- Ogibidez, Antzoki Zaharrean kontserje izan zen.
- Liberala zen. Bigarren Gerra Karlistan soldadu izan zen. San Sebastian egunean (urtarrilaren 20an) bere logelan zegoela, karlistek jaurtitako granada bat sartu eta hankak txikitu zizkion. Zauri haien ondorioz hil zen.