Bertsozale.eus
|
Bertsoa.eus
|
BDB
|
Bertsoeskola
SARTU
Sarrera
Albisteak
Guri buruz
Ikastetxeak
Ikasleen txokoa
Baliabideak
Jolasak
Bertso sortak
Bat batekoak
Jaialdiak
Gure bertsoa
Sarrera
Baliabideak
Omendu nahian etorri gara
Omendu nahian etorri gara
Bertsolaria(k)
: Ixiar Eizagirre
Doinua
: Omendu nahian etorri gara
Herriko pertsonaiak zirikatzeko kopla sorta.
PDF
Your browser does not support the audio element.
1.
Omendu nahian etorri gara
gure herriko okina
batzutan ogi errea dauka
eta bestetan gordina. (bis)
2.
Omendu nahian etorri gara
gure herriko auzapeza
ingurukoak lanean jartzen
ere ez da lan erreza. (bis)
3.
Omendu nahian etorri gara
herriko irakaslea
berak ahoa zabaltzen badu
sartzen zaigu logalea. (bis)
4.
Omendu nahian etorri gara
gure herriko jostuna
galtza beltzetan hari zuria
sarritan jarri diguna. (bis)
5.
Omendu nahian etorri gara
gure herriko apeza
gu xuxentzeko asmotan bada
alperrik da bere meza. (bis)
6.
Omendu nahian etorri gara
gure herriko artzaina
bere ardiak besteen pentzetan
sartzea maite du baina. (bis)
7.
Omendu nahian etorri gara
gure herriko medikua
bere ipurdian proba dezala
txertoaren zimikua. (bis)
8.
Omendu nahian etorri gara
herriko ostalaria
ardoa ozpin bihurtzeraino
egiten du miraria. (bis)