Bertsozale.eus
|
Bertsoa.eus
|
BDB
|
Bertsoeskola
SARTU
Sarrera
Albisteak
Guri buruz
Ikastetxeak
Ikasleen txokoa
Baliabideak
Jolasak
Bertso sortak
Bat batekoak
Jaialdiak
Gure bertsoa
Sarrera
Baliabideak
Ez dugu parekorik
Ez dugu parekorik
Bertsolaria(k)
: Aimar Karrika
Doinua
: Axuri beltxa ona duk baina
Konparaketak lantzeko kopla sorta.
PDF
Your browser does not support the audio element.
1.
Axuri beltza ona da eta
xuria ez da hobea
ikastola da batzutan urdin
bestetan gorri ordea.
2.
Kalakari naiz eta bihurri
baina ez alfer ez nagi
aldiz batzutan izan nahi nuke
nire ahizpa bezain argi.
3.
Lagunak ditut Katixa, Kerman
Jokin, Jone ta Joana
baina ez dizut esango nor den
nik gehien maite dudana.
4.
Ai frantseseko kurtso luzeetan
diktaketen egurrean
hainbeste min ez nuen sekula
izan eskumuturrean.
5.
Astelehenetik ostiralera
erritmoa nola segi
aire hartzeetan denbora gutxi
eta kurtsotan gehiegi.
6.
Larunbatetan mugi naiteke
lasaiki eta libreki
ta igandetan etxeko lanik
ezbaldin badut hobeki.
7.
Gure giroa da beroena
goxo eta alaiena
ikastolako talde guztitan
gure gela da onena.