Matematikari emakumeen aurkikuntzen berri azaltzen duen sorta.
1.
Erreferente bat izateak egiten digu mesede: Pitagoras, Gauss, Euler, … badira gizonen hamaika lege. Emakumeek ez zuten arren merezi beste botere, erreferente asko badaude matematiketan ere.
2.
HIPATIAk zer ekarri ote zuen Alexandriara? Aurrerapauso asko aljebra eta astronomiara. Irakaskuntzan ere zabaldu zuen bere lan ilara, ezagutzen den lehen emakume matematikaria da.
3.
AGNESIk egin zuen lotura, gaztea zela artean, aljebra eta ekuazio diferentzialen artean; noski, kalkulu dibulgazio lanak egin bitartean. Behar du toki diferentzial bat gaur egungo jendartean.
4.
KOVALESKAIAk egindakoez ote gara jakitunak? Cauchy-ren lan bat hobetu zuen SOFIAren erantzunak, definituta utzi zituen Saturnoren eraztunak. Biak, izenak eta lorpenak, izan bitez ezagunak!
5.
EMMY NOETHERren lana aljebra abstraktuan aitzindari; Teorema bat badu berea zabaldua munduari. Emakumea zenez igaro arren zailtasun ugari, pasio handiz bizitza eman zion matematikari.
6.
KATHERINE JOHNSON famatu zuen bere NASAko karrerak orbitetako mekaniketan zenez erreferente bat. Ilargirako ibilbidea kalkulatu zuen berak; ea gai garen aireratzeko orain bere ibilerak.
7.
Ikertu eta zabaldu ditu ipini arte ulergai geometria, topologia eta beste hamaika gai. MARTA MACHOren bizitza bera dagoenez zientziaz blai, matematika bultzatuz dabil, berdintasuna ere bai.
8.
MARY SOMERVILLE zein SOPHIE GERMAIN, MIRZAKHANI ere berdin, matematika landu zutenak hori baitzuten atsegin. Etiketetaz ahaztu eta ilusioa jaregin: lehen baziren, orain badira, … zuk zer nahi zenuke egin?
Musika eta ahotsa: Jone Garmendia Castaños.
Irunabar, Irungo Bertsoaren Bilguneak sustatuta egindako sorta musikatua.