Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Bertso sorta Familia desberdinak

  • Bertsolaria(k): Estitxu Arozena
  • Doinua: Goizian goiz jeikirik I-D
Familia bakoitza berezia da, bakarra. Gure gelan ere familia oso desberdinak elkartzen gara. Sorta honekin etxez etxe bidaiatuko dugu! Iturria: Ikaselkar hezkuntza argitaletxea. Kimu Erronka, LHren lehen etaparako sortutako ikasmaterial globalizatua.
1.
Famili desberdinak
urrun joan gabe
gure ikastetxean
mota aunitz daude.

2.
Lurrek bi ama dauzka,
lau aitona-amona,
poz eta maitasunez
sortzen da pertsona.

3.
Liam hiru urtekin
adoptatu zuten,
bere jaioterrira
joango da aurten.

4.
Lea alaba bakarra
ari da haunditzen,
bere etxean ez da
bakarrik sentitzen.

5.
Lehen sei ziren etxean
eta orain bikiak,
denak babesten ditu
etxetxo ttikiak.

6.
Ibrahimeren amak
ez du bikoterik,
biak batera daude
indarrez beterik.

7.
Jaimen aitatxo ez da
bizi beraiekin,
bideodeien bidez
noiznahi elkarrekin.

8.
Minbiziak eraman
zuen Jonen ama,
beretaz oroitzen da
janztean pijama.

9.
Lizarren gurasoak
bananduta daude,
horregatik da bera
bi etxeren jabe.

10.
Harrera-etxe baten
dago Cecilia,
hango lagunak dira
bere familia.

11.
Aitatxo eta amatxo,
anaia, arreba,
baina perfekziorik
posible ote da?

12.
Bizitza nora doan
ezin dugu jakin,
pozik bizi gaitezen
daukagunarekin.