Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Bertso sorta Asmakizunak

  • Bertsolaria(k): IƱaki Gurrutxaga
  • Doinua: Omendu nahian etorri gara
Gizakiak milaka urtean zenbat tresna asmatu dituen! Gailu horietako batzuen asmatzaileak nor izan ziren ikasiko dugu! Iturria: Ikaselkar hezkuntza argitaletxea. Kimu Erronka, LHren lehen etaparako sortutako ikasmaterial globalizatua.
1.
Ring-ring-ring-ring-ring! joka hasi da
iratzargailua berriz! (bis)
nahiago nuke tramankulu hau
inoiz asmatu ez balitz! (bis)

2.
Esaten dute Levi Hutchinsek
asmatu zuela bera... (bis)
Asmakizuna ona da baina
lo egitea hobe da! (bis)

3.
Ondoren jaiki ta bizkor-bizkor
bizikletaz eskolara (bis)
gurpilei eta pedalei esker
garaiz iritsiko gara. (bis)

4.
Gurpila nonbait asmatu zuten
Mesopotamian edo... (bis)
Nola mugitu nire gurpilak
laukiak izanez gero? (bis)

5.
Eskolan nire gustukoena
irakurketa txokoa: (bis)
bart ametsetan irten zitzaidan
liburu honetakoa. (bis)

6.
Bi-Sheng deitzen zen txinatar batek
asmatu zuen inprenta (bis)
eta geroztik zenbat liburu
ipuin ederrez beteta! (bis)

7.
Etxera joan eta hartu dut
nire ahizparen mobila (bis)
hau ezkutuan egin dut eta
hor dabil bila ta bila. (bis)

8.
Bi jogurt poto eta hari bat
izan zena hasieran (bis)
Hedy Lamarri eskerrak dabil
informazioa hegan! (bis)

9.
Asmakizunak ez dira gutxi
gure egunerokoan... (bis)
Mugitu eta guk ere zerbait
asma dezagun gaurkoan! (bis)