Zein gune daude gure herrian? Eta zer egotea nahi genuke? Iturria: Ikaselkar hezkuntza argitaletxea. Kimu Erronka, LHren lehen etaparako sortutako ikasmaterial globalizatua.
Eraikin modernoak, lehengo baserriak harrizko kale zaharrak, paseo berriak edonon daude leku erakargarriak ezagutu ditzagun elkarren herriak!
2.
Kiroldegian dantza, futbola, patina… museoan asetzen dugu jakin-mina eta eskola gure txokoa, jakina! eraikin bakoitzak du bere zeregina.
3.
Plazan elkartzen gara domeka heltzean edo lurrez zikindu herri-baratzean min hartu nuenean behin begi ertzean ondo zaindu ninduten osasun-etxean.
4.
Dena ez da polita, hori halaxe da auto gehiegi dabil aurrera atzera beldurrik gabe irten nadin jolastera globoan joan nahi dut batetik bestera.
5.
Arkitektoa banintz, agur hormigoia! koltxonetaz egingo nuke espaloia txiklezko teilatuak, flanezko frontoia… eta jolastokian zirku erraldoia!
6.
Gasteiz, Sara, Uharte, Mendexa, Beasain… hainbeste auzo, herri eta hiri apain ni hemen egongo naiz zu etortzeko zain zeurean zer dagoen jakin nahi dut orain!