Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Bertso sorta Ikusten duzu goizean

  • Bertsolaria(k): Joan Batista Elizanburu
  • Doinua: Ikusten duzu goizean
Bere etxea zenbat maite duen kontatuko digu Elizanburu bertsolariak. Bertso zahar hauek kantu ezagun egin dira; doinuari izena ematen dion sorta da gainera. Abeslaria: Xabier Lete. Bideoa: Gabi de la Maza.
1.
Ikusten duzu goizean,
argia hasten denean,
menditto baten gainean,
etxe ttipitto, aintzin zuri bat
lau haitzondoren erdian,
zakur zuri bat atean,
iturritto bat aldean?
Han bizi naiz ni bakean.

2.
Nahiz ez den gaztelua,
maite dut nik sorlekua
aiten aitek hautatua.
Etxetik kanpo zait iruditzen
nonbait naizela galdua.
Nola han bainaiz sortua,
han dut utziko mundua,
galtzen ez badut zentzua.

3.
Etxean ditut nereak
akilo, aitzur, goldeak,
uztarri eta hedeak.
Iazko bihiez ditut oraino
zoko guziak beteak.
Nola iragan urteak
emaiten badu bertzeak,
ez gaitu hilen goseak.

4.
Landako hirur behiak
-esnez hanpatu ditiak-
aratze eta ergiak,
bi idi handi kopeta-zuri,
bizkar-beltz, adar handiak,
zikiro, bildots guriak,
ahuntzak eta ardiak...
Nereak dira guziak!

5.
Ez da lurrean gizonik,
printzerik ez erregerik,
ni baino hobeki denik.
Badut andrea, badut semea,
badut alaba ere nik.
Osasun ona batetik,
ontasun aski bertzetik...
Zer gehiago behar dut nik.

*Bertsoen transkripzioaren iturria: Eusko Ikaskuntza, Euskal Kantutegia.