Goza dezagun musikarekin eta hitzarekin, rap erritmora! Iturria: Ikaselkar hezkuntza argitaletxea. Kimu Erronka, LHren lehen etaparako sortutako ikasmaterial globalizatua.
0.
ERREPIKA
Ikusi, ikasi ta aritu gozatu, ukitu ta aditu erritmo berriak deskubritu sentituz egin eta eginez sentitu.
1.
Gure eskura heldu da soinuen kultura, gure gorputzaren ta uhinen arteko lotura. Batu, trukatu eta kontuan hartu sor dezakegula desio dugun hura.
2.
Tronpeta, saxoa, txistua, gitarra ta harpa, trikitixa, djembea edo txalaparta... Zerrenda luzeak albora utzita ez ezazu ahaztu zugan da musika.
3.
Zarata, isiltasun, uhin eta oihartzun, guztiak entzun eta doinuen bidez erantzun. Barne sentimenduak adierazteko lagun, musika libreki sortu ta bizi dezagun.
4.
Instrumentu onenak edozein modutan daude buru, aho ta atzamarren puntan. Zerrenda luzeak albora utzita ez ezazu ahaztu zugan da musika.
5.
Soka jota nota bota ahal bada soka-instrumentu batetik gertu egongo zara. Gitarra, harpa, kontrabaxu, biolina eta beste hamaika ere bai, jakina!
6.
Haizearen solasa, musika da jolasa: tronpeta, saxoa, txistua ta askoz gehiago... Hartu sakon arnasa, putz egin zeure kasa, zure ahoan ere instrumentu bat dago.
7.
Djembea, portatil, kajoi, danbolina, edo gurea den bezain base fina, ederra perkusio edo elektronika hizkirik gabe edo hizkiak jarrita.
8.
Estilo ezberdin askotarikoa, elektronikoa bada garai berrikoa makinen soinua da ikaragarria soinu zaharretatik asmatzen da berria.