Bertsozale.eus
|
Bertsoa.eus
|
BDB
|
Bertsoeskola
SARTU
Sarrera
Albisteak
Guri buruz
Ikastetxeak
Ikasleen txokoa
Baliabideak
Jolasak
Bertso sortak
Bat batekoak
Jaialdiak
Gure bertsoa
Sarrera
Baliabideak
Argia
Argia
Bertsolaria(k)
: Ander Elortegi
Doinua
: Durangotik gorako
Gure begiek nola ikusten dituzte koloreak? Entzun eta ikus dezagun... Iturria: Ikaselkar hezkuntza argitaletxea. Kimu Erronka, LHren lehen etaparako sortutako ikasmaterial globalizatua.
PDF
Your browser does not support the audio element.
Nabigatzaile honetan ezin duzu bideo hau ikusi
1.
Zeru iluna eta
zorua umela,
indarra faltan eta
aurpegi goibela.
Kopetilun bazaude,
haserre bestela,
jakin zerua beti
argituko dela.
2.
Behegaina bezala
begiak bustiak.
Bat-batean putzuan
jo du eguzkiak.
Argia islatzen du
uretan izpiak
eta atera ditu
kolore guztiak.
3.
Gorri, laranja, hori,
berde, urdin, more
ostadarra zeruan
irten da dotore.
Zeru, itsaso, ibai
belar eta lore
bizitzak behar ditu
pila bat kolore.
4.
Argazki-kamera bat
da gure begia
garuna erretratu
ho(r)ien biltegia.
Diferente argituz
iruditegia
zein desberdin ikusten
dugun materia.
5.
Kapela jantzi eta
magoek bezala
fokuak ikusleak
harritu ditzala.
Argi-izpiak eta
atzeko itzala,
argiaren magiak
harrapa gaitzala.