Bertsozale.eus
|
Bertsoa.eus
|
BDB
|
Bertsoeskola
SARTU
Sarrera
Albisteak
Guri buruz
Ikastetxeak
Ikasleen txokoa
Baliabideak
Jolasak
Bertso sortak
Bat batekoak
Jaialdiak
Gure bertsoa
Sarrera
Baliabideak
Zentzumenak
Zentzumenak
Bertsolaria(k)
: Uxue Alberdi
Doinua
: Estutzen ez bagaitu
Iturria: Ikaselkar hezkuntza argitaletxea. Kimu Erronka, LHren lehen etaparako sortutako ikasmaterial globalizatua.
PDF
Your browser does not support the audio element.
Nabigatzaile honetan ezin duzu bideo hau ikusi
1.
Egunsenti gorria,
ibai gardena,
liburuak, margoak
eta zinema:
ai, ikusmena!
mundurako leihoa, begiarena.
2.
Orroaka trumoia,
txistuka trena,
suhiltzaile-kamioi
baten sirena:
ai, entzumena!
mundurako atea, belarriena.
3.
Amaren izerdia,
aitaren krema,
puzker bat izaretan
lokartu dena:
ai, usaimena!
mundurako bidea, sudurrarena.
4.
Pastelaren erdia,
limoi laurdena,
neguan arrain-zopa,
amamarena:
ai, dastamena!
mundurako zubia, ahoarena.
5.
Luma baten laztana,
zizta!, eztena,
kilima bat lepora
heltzen ez dena:
ai, ukimena!
mundurako txirrista, azalarena.
6.
Egunsenti gorria,
txistuka trena,
amaren izerdia,
limoi laurdena,
zizta!, eztena,
mundua ez al da bost zentzumenena?