Bertsozale.eus
|
Bertsoa.eus
|
BDB
|
Bertsoeskola
SARTU
Sarrera
Albisteak
Guri buruz
Ikastetxeak
Ikasleen txokoa
Baliabideak
Jolasak
Bertso sortak
Bat batekoak
Jaialdiak
Gure bertsoa
Sarrera
Baliabideak
Txanogorritxoren bertsio ganberroa
Txanogorritxoren bertsio ganberroa
Bertsolaria(k)
: Joseba Santxo
Doinua
: Ikusi nuanean I
"Txanogorritxo" ipuinari asmatutako amaiera berri eta umoretsua. Otsoari aurre egingo dio Txanogorritxok. Jatorrizko hitzak: Roald Dahl
PDF
Your browser does not support the audio element.
Nabigatzaile honetan ezin duzu bideo hau ikusi
1.
Amonaz mozorrotu
zen otso baldarra
-arropa zen irentsi
ez zuen bakarra-,
2.
Soinean berokia,
buruan kapela,
apatxetan zapatak
-a zer pasarela!-.
3.
Gero ile guztiak
jarri apain-apain
eta han gelditu zen
Txanogorriren zain.
4.
Txanogorri heldu zen
poz-pozik saltari
eta begiratuta
amonaordeari:
5.
zer belarri handiak
dituzun, amona!.
Perfektorik ez dago...
otsoaren broma.
6.
A zer nolako begi
handiak dituzun!
Parrandaren ostea...
otsoak erantzun.
7.
Neskari adi-adi
zegoen otsoa:
A zer masail gorriak!
A zer txanotxoa!
8.
Eta pentsatu zuen:
Aldatu da dieta!
Amona sandwicha zen;
hau berriz, txuleta!
9.
Orduan Txanogorrik:
Amona kuttuna,
bai beroki ederra
soinean duzuna.
10.
Ez al duzu ikasi
ipuina, kaikua?
Orain egin behar zen
haginen aipua!
11.
Dena dela berdin dit
edozer esanda,
oraintxe jango zaitut
neska mihi luzanga!
12.
Baina gure neskato
ausartak kolpetik
pistola bat atera
zuen gonapetik.
13.
Eta otso zitala
paretik kentzeko,
daunba! tiro bakarrez
utzi zuen seko.
14.
Handik astebetera,
nahi baduzu jakin,
ni neu topatu nintzen
Txanogorrirekin.
15.
A zer look aldaketa
begira jarririk:
ez zeraman ez txano
ez kapa gorririk.
16.
Orduan esan zidan
ahoan irria:
Hau dut OTSO LARRUZKO
BEROKI BERRIA!