Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Komunikazio bideak

2022-02-25


Bideo deia. Mugikorrera audio mezua. Whatsappa. E-posta. Albokoari isilka pasatako papertxoa. Hozkailuko post-ita. Postala. Aurrez aurreko elkarrizketa. … Mezua helarazteko, beste zein komunikazio bide erabili izan duzu inoiz?

 

 

SARRERA - ZER EGINGO DUGU?

Bertsotan, elkarri mezuak labur eta azkar pasatzen ariko gara: puntuka!
Pausoa emango dugu, hala, 8ko txikira.

Plazara!

Behin gelan trebatuta, ausartuko al gara puntuka aritzen beste gelakoen aurrean?
Komunikazio tresnen inguruan osatzen ditugun bertsoak ere egokiak izan daitezke
oso ikastetxeko webgunean zein aldizkarian zabaltzeko.

 

EREDUAK - GOZA DEZAGUN KOMUNIKAZIO APARAILUEI BURUZKO BERTSOEKIN!

 

Pantailak dira gure eguneroko ogia.

Batzuetan leiho dira eta, besteetan, horma.

Bertsoaldi hauek emango digute zer pentsatua eta gelan zertaz hitz egina, pantailei ematen diegun erabileraz.

 

 

ULERMEN JOLASA - EMOTIKONOAK

 

"Ados!", "ez dakit ba...", "bai zera!" edo "kaka zaharra!" esateko, irudiak erabiltzen ditugu.

Ea igartzen dugun zein den kopla bakoitzean deskribatzen zaigun emotikonoa!

 

 

GU PUNTULARI - MEZUA ERANTZUN

 

Kantuan hasiko gara motorrak berotzen. Kopla barruan, puntu erdia osatzea izango da gure erronka.

Hara zer gertatu zaigun: mezu laburrak jaso berri ditugu, sei bidetatik (telefono deiez, bideo deiez, e-postaz, whatsappez, postalez eta aurrez aurre). Gure erantzunak moztu egin dira, ordea... Puntu erdia osatzea baino ez zaigu falta! 

 

 

GU PUNTULARI - KOMUNIKAZIO BIDEAK

 

Kopletan aritu izan gara orain arte.

Oraingoan, pausoa emango dugu 8ko txikian aritzera. Puntuka egingo dugu, mezu laburren bidez.

Ariketa molde bat baino gehiago eskainiko zaizkigu, gelan puntuka egin dezagun: puntu erdika bertsoa osatzea, lehen puntuari segida ematea 3 oinekin eta, 4 oinak emanda, puntuka bertsoa osatzea.

*Gelan dinamika bideratzeko karta jolasak erabili genitzake. 

 

 

GU PUNTULARI - SARE SOZIALAK

 

Jarraituko al dugu puntuka, 8ko txikian?

Hemen ditugu gaiari buruzko lehen puntu gehiago, guk segida eman diezaiegun. Oinak ere emango zaizkigu.

 

 

 

GU KOPLARI - PANTAILEI BEGIRA

 

Bi puntu lotzera pasako gara, kopla osatuz.

Komunikazio aparailuen inguruan aritzeko, oin bikoteak emango zaizkigu.

Ea zer iradokitzen diguten oinek!

 

AZKEN JOLASA - KODEA DESZIFRATZEN

 

Jolasten amaitzea baino bukaera hoberik ez dago!

Beste taldearen kodea deszifratzea izango da jokoa. Hara zer egingo dugun:

1.- Bi talde elkartu eta aurrez aurre jarriko gara.
2.- Zutabe bakoitzaren laukietan, goian ageri den bukaerarekin hoskideak diren oinak idatziko ditugu. Erreparatu errimak zein familiatakoak diren!
3.- Lauki guztiak bete ondoren, beste taldeari lauki baten kokagunea esango diogu
(adibidez: -ela, 2.) Taldeak kokagune horretan idatzitako oinaren pista bat eman beharko digu, guk oin hori zein den asma dezagun.
4.- Ondoren, beste taldearen txanda izango da.
Ezin dira oinak errepikatu!