Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Ipuinak bertsotan

2022-02-25


Sar gaitezen kondairen mundura! Bertso ipuinekin kantu kontari gozatuko dugu, sei bertsotan narrazioak osatuz.

Gauez ohera sartu, mantapera gozo-gozo,
eta norbaitek alboan ipuinak kontatzea.
-Kontatu beste bat... eta -beste bat...
ahotsarekin lokartu arte.
Plazer handiagorik!
Sar gaitezen ipuinen mundura.


Zertan trebatuko gara…


Sei bertsorekin narrazio bat osatzen ariko gara.
Azken puntua eta oinak hartuta, atzekoz aurrera teknikarekin jardungo dugu bertsotan.


Plazara!


Txotxongiloekin, pantailan irudiz lagunduta edo
mozorroturik antzeztuz…
Gure ipuinak oholtzaratzeko prest?

 

 

EREDUAK - GOZA DEZAGUN BERTSO IPUINEKIN!

Aukera anitzak ditugu bideotekan, ipuinekin gozatzeko: ahozko ipuin kontaketak, bertso ipuinak, "11 kantatzeko" proiekturako sortutako bertso ipuinak, ikasleek jendaurrean antzeztutako bertso ipuinak, ipuin klasikoen bertsio ganberroak eta mezu berritzaileak.

Ipuin bakoitzaren mezuak emango digu zertaz hitz egina ere...

 

 

PERTSONAIA MITOLOGIKOAK EZAGUTZEN - 8KO TXIKIAN PUNTU ERDIKA

Ezagutzen al ditugu Mari, Tartalo, Akerbeltz, Galtzagorriak, Laminak edo Basajaun?

Pertsonaia mitologiko hauen berri entzungo dugu lehenik eta, ondoren, bakoitza bertso batekin aurkeztuko dugu, puntu erdika 8ko txikiak osatuz.

 

 

 

OIN BIKOTEEKIN, ASMAKIZUN JOLASA - NOR ZEN BEHIN?

Asmakizunetan jolastuko dugu. Ipuin baten berri emango dugu, kopla bakarrean; horretarako, oin bikotea emango zaigu.

Gure kopla entzunda, ea lagunek asmatzen duten zein ipuin den!

*Gelan dinamika hau egiteko karta jokoak erabili genitzake.

 

 
 

OIN BIKOTEEKIN - IPUIN GANBERROAK!

Ipuinetako pertsonaia ezagunei tiraka ariko gara oraingoan. Oin bikoteak emango dizkigute eta guk koplak sortuko ditugu. Kopla xelebreak, bitxiak sor genitzake... Nahi duguna egin genezake-eta pertsonaia horiekin!

 

 

EUSKAL IPUINAK 6 BERTSOTAN KONTATZEN

Lau kondaira euskaldun ditugu aukeran: "Tartalo", "Patxi Errementaria", "Barbantxo" eta "Sasi guztien gainetik".

Lehenik, ipuin bakoitza entzungo dugu. Ondoren, guk hautatzen dugun narrazioa 6 bertsotan osatzeko, azken puntuak eta oinak emango zaizkigu.

*Gelan dinamika hau egiteko karta jolasak ere erabili genitzake.

Presta ditzagun bertso ipuinak!

Eta gero, kantuan nori kontatuko dizkiogu? Jendaurrean nola eman ere pentsa genezake: txotxongiloekin, antzeztuz, pantailan irudiz lagunduta...

 

 

IPUIN KLASIKOAK 6 BERTSOTAN KONTATZEN

Ezagunak egingo zaizkigu, ziur, beste 3 ipuin klasiko hauek ere. Kontatuko al ditugu seina bertsotan?

Horretarako, azken puntua eta oinak emango zaizkigu.

Hauta dezagun gustuko ipuina eta ekin!

Zazpi antxumeak

 

 

Artzain gezurtia

 

 

Hamsel eta Gretel