Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Gure buruari

2021-10-14


Koplak nori eta… geure buruari jarriko dizkiogu. Lepo gainean eta bihotz barruan daramagun horri. Loreak botaz edo adarra joz, bizitza osoan lagun dugun adiskide zahar horri.


SARRERA - Zer egingo dugu?


Bi oinak hartuta, kopla sortzeko urratsa egingo dugu.


… eta zer ikasiko dugu?


Bi puntu josiz osatzen dela kopla.


Plazara!


“Gezur bila” eta “nor da nor?” asmakizun jolasak
dibertigarriak izan daitezke gero beste ikasgeletara joan eta
haien aurrean egiteko… Ea zenbateraino ezagutzen gaituzten!

 

 

EREDUAK - GOZA DEZAGUN BERTSO SORTEKIN ETA BAT-BATEKO BERTSOEKIN!

 

Laster gure buruari jarriko dizkiogu koplak.

Baina lehenik, goza dezagun ereduekin.

Zer ote dio, bertsolari bakoitzak, bere buruaz? Zer esaten dio bakoitzak ispiluari?

Bertsoek gelako elkarrizketarako hamaika hizpide emango digute...

 

 

GU KANTARI! - AURKEZPEN KOPLAK

 

Kantuan hasiko gara: koplak jarriko ditugu, nork gure berri emanez.

Laguntza gisa, hara hemen ereduzko koplak. Entzun ditzagun audioaz!

Bizkarrezur hori gure mamiz beteko dugu gero: gure ezaugarriak aipatuz moldatuko ditugu koplak.  

 

 

GU PUNTULARI! - GEZUR BILA

 

Zenbateraino ezagutzen ditugu gure gelako lagunak? Izango dira hamaika kontu, gure lagunei buruz ez dakizkigunak.

Jolas honekin ikusiko dugu! 

Gure berri jakiteko, lau galdera egingo zaizkigu, kopla doinuan.

Guk aldiro puntuari erantzun egingo diogu, gure bitxikeriak kontatuz.

Baina adi: batean, gezurra esango dugu.

Ea lagunek igartzen duten zein den ziria!

 

 

Jolasarekin gustura ari bagara, jarrai dezakegu!

Hemen ditugu gure berri emateko puntu gehiago. Baina oraingoan, aldiro 4 oin emango zaizkigu aukeran, gure erantzuna sortzeko. Egokien datorkiguna hautatuko dugu.

Gogoratu: zutaz egiak eta erdi-egiak esatea libre! 

 

 

 

GU KOPLARI! - NOR DA NOR?

 

Orain arte, puntu bakarra osatzen aritu gara, koplaren barruan.

Baina oraingoan, kopla osoa guk sortzeko pausoa emango dugu: bi oin emango zaizkigu, eta horiekin bi puntu osatu beharko ditugu. Oinak nahi ditugun ordenean baliatu genitzake, kopla osatzeko. 

Kopletan, "Nor da nor?" jolasean ariko gara. Gure gelako lagun ezkutua deskribatuko dugu kopla batean, zertan den ona azalduz: haren gaitasunak eta dohainak nabarmendu behar ditugu. Ea entzuleek igartzen duten nor den!

Dinamika hau gelan egiteko karta jolasak ere erabili genitzake.