2022-02-25
Bi oinak hartuta, kopla sortzeko urratsa egingo dugu.
Bi puntu josiz osatzen dela kopla.
“Gezur bila” eta “nor da nor?” asmakizun jolasak
dibertigarriak izan daitezke gero beste ikasgeletara joan eta
haien aurrean egiteko… Ea zenbateraino ezagutzen gaituzten!
Laster gure buruari jarriko dizkiogu koplak.
Baina lehenik, goza dezagun ereduekin.
Zer ote dio, bertsolari bakoitzak, bere buruaz? Zer esaten dio bakoitzak ispiluari?
Bertsoek gelako elkarrizketarako hamaika hizpide emango digute...
Kantuan hasiko gara: koplak jarriko ditugu, nork gure berri emanez.
Laguntza gisa, hara hemen ereduzko koplak. Entzun ditzagun audioaz!
Bizkarrezur hori gure mamiz beteko dugu gero: gure ezaugarriak aipatuz moldatuko ditugu koplak.
Zenbateraino ezagutzen ditugu gure gelako lagunak? Izango dira hamaika kontu, gure lagunei buruz ez dakizkigunak.
Jolas honekin ikusiko dugu!
Gure berri jakiteko, lau galdera egingo zaizkigu, kopla doinuan.
Guk aldiro puntuari erantzun egingo diogu, gure bitxikeriak kontatuz.
Baina adi: batean, gezurra esango dugu.
Ea lagunek igartzen duten zein den ziria!
Jolasarekin gustura ari bagara, jarrai dezakegu!
Hemen ditugu gure berri emateko puntu gehiago. Baina oraingoan, aldiro 4 oin emango zaizkigu aukeran, gure erantzuna sortzeko. Egokien datorkiguna hautatuko dugu.
Gogoratu: zutaz egiak eta erdi-egiak esatea libre!
Orain arte, puntu bakarra osatzen aritu gara, koplaren barruan.
Baina oraingoan, kopla osoa guk sortzeko pausoa emango dugu: bi oin emango zaizkigu, eta horiekin bi puntu osatu beharko ditugu. Oinak nahi ditugun ordenean baliatu genitzake, kopla osatzeko.
Kopletan, "Nor da nor?" jolasean ariko gara. Gure gelako lagun ezkutua deskribatuko dugu kopla batean, zertan den ona azalduz: haren gaitasunak eta dohainak nabarmendu behar ditugu. Ea entzuleek igartzen duten nor den!
Dinamika hau gelan egiteko karta jolasak ere erabili genitzake.