2021-04-26
Bertsotan eman zuen Basarri bertsolariak Gernikako triskantzaren berri.
Joseba Tapiak musikatu eta Sebastian Lizasok abestuta, hemen.
Gure etxekoek zer bizipen izan zituzten gerran? Galdetu dezagun!
Hara hemen aita-alaben arteko elkarrizketa bat bertsotan...
Ahotsak.eus ekimenak sortutako ikus-entzunezkoa, 1936ko gerra bizi izan zutenen testigantzak bilduta.
Egungo ume eta gaztetxoek gerraz duten ikuspegia ere ematen da bertan.
Euskararen kontrako jarrerak ugariak izan dira historian zehar, eta bereziki 1936ko Gerraren ondoren, frankismoan. Euskaraz hitz egitea galarazi zuten. Eskoletan, nahiko ohikoa zen euskaraz aritzeagatik zigortzea. Kalean, berriz, toki batzuetan isunak ere jartzen zituzten.
Ahotsak.eus ekimenak osatutako ikus-entzunezkoa, adinekoen testigantzekin.
*Bideo hau ikasgelan lantzeko proposamen pedagogikoa eskaintzen du Ahotsak.eus atariak, Ikasgelan atalean. Ikusi fitxa hemen.