Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Zatoz EH-ko Eskolarteko finalera!

2019-05-28


Ekainaren 8an ospatuko da, Saran (Lapurdi), herrialde guztietako bertsolari gazteak oholtzan elkartuko dituen egun osoko festa. Zatoz zu ere!

 

Ikastolen Elkarteak eta Bertsozale Elkarteak elkarlanean antolatzen duten Eskolarteko txapelketan, aurten 15-18 urte bitarteko 96 bertsolari gaztek hartu dute parte bat-batean, herrialdez herrialde jokatu diren txapelketatan. Guztira 8 kanporaketa saio eta 5 final egun ospatu dira. 2019ko Eskolartekoak herrialdeka egin duen bidea ezagutu eta final bakoitzeko bertsoaldi hautatuak ikusteko, informazioa hemen.

EH-ko finalak biribilduko du orain ekimena, bere XXXI. edizioaz. Ekainaren 8an, Saran (Lapurdi), herrialde bakoitzeko txapelduna eta txapeldunordea entzuteko aukera izango dugu. 

Saioa 11:00etan hasiko da, Trinketean.

Gai emaile lanak Julene Etxeberrik egingo ditu eta 13 bertsolari gazteok ariko dira oholtzan: 

Aroa Arrizubieta Barredo (Araba, Gasteiz), Aitor Ugarte Eriz (Araba, Aramaio), Ekhi Perrier (Baxenabarre, Anhauze), Unai Harluxet (Baxenabarre, Irisarri), Maite Sarasola Isazelaia (Bizkaia, Deustu), Bittor Altube Sarrionandia (Bizkaia, Abadiño), Aitor Tatiegi Loidi (Gipuzkoa, Oñati), Aner Peritz Manterola “Euzkitze” (Gipuzkoa, Zarautz), Naia Etxeberri Larzabal (Lapurdi, Baiona), Irati Alcantarilla Urdanpilleta (Lapurdi, Urruña), Xabat Illarregi Marzol (Nafarroa, Leitza), Ekhiñe Zapiain Arlegi (Nafarroa, Bera), Leire Casamajou (Xiberoa, Sohüta).

 

Bazkari txartelak salgai 

 

Finaleko saioa amaitzean, bazkari herrikoia egingo da Sarako Lur-Berri Aretoan.  

Bazkaria Iparra Hegoa taldeak prestatuko du. 

Txartelak eskuragai daude www.bertsosarrerak.eus atarian, 15€tan. Txartelak erosteko epea ekainaren 2ra arte dago zabalik. 

Zure inguruan Sarara joateko autobus zerbitzurik antolatu ote den jakiteko, jarri harremanetan zure lurraldeko Bertsozale Elkartearekin.

 

Ezagutu ditzagun finalistak!

 

Hara hemen herrialde bakoitzeko Eskolarteko finaletan, bertako txapeldunak eta txapeldunordeak eskaini zuten bertsoaldi bana. 

 

Aitor Tatiegi Loidi (Gipuzkoa, Oñati)

 

Gaia: Maddi Aiestaran eta Aitor Tatiegi lagunak dira eta elkarrekin apustuak egiten aritzen dira askotan. Orain, Maddik apustu etxe batean apustua egitea proposatu dio Aitorri.

 

 

Aner Peritz Manterola "Euzkitze" (Gipuzkoa, Zarautz)

 

Gaia: Aner Peritz eta Igauri Lopetegi, 16 urteko anaia bikiak dira. Gurasoak ez daude etxean eta autoa garajean dago. Anerrek autoa hartzea proposatu dio Igauriri. Igaurik ez du nahi.

 

 

Xabat Illarregi Marzol (Nafarroa, Leitza)

 

Hitza emanda: Motxila.

 

 

Ekhiñe Zapiain Arlegi (Nafarroa, Bera)

 

Hitza emanda: Zalantza.

 

 

Aroa Arrizubieta Barredo (Araba, Gasteiz)

 

Puntua: Edertasuna nola duzu baloratzen?

 

 

Aitor Ugarte Eriz (Araba, Aramaio)

 

Gaia: Klasean izan duzuen eztabaida batek etorkizunean pentsatzen jarri zaitu.

 

 

Naia Etxeberri Larzabal (Lapurdi, Baiona)

 

Gaia: Denek momentu gogorrak eta tristeak bizi izan ditugu. Zuek ere batzuk gogoan izango dituzue.

 

 

Irati Alcantarilla Urdanpilleta (Lapurdi, Urruña)

 

Gai-jartzaileak eman zion bertsoa osatzeko azken puntua:

Huts egin behar dela

ongi egiteko.

 

 

Unai Harluxet (Baxenabarre, Irisarri)

 

Gaia: Denek momentu gogorrak eta tristeak bizi izan ditugu. Zuek ere batzuk gogoan izango dituzue.

 

 

Ekhi Perrier (Baxenabarre, Anhauze)

 

Oinak emanda: natura / kutsadura / ardura / heldu da.

 

 

Leire Casamajou (Xiberoa, Sohüta)

 

Gai-jartzaileak eman zion bertsoa osatzeko azken puntua:

Alde txar andana bat

du gaztetasunak.

 

 

Maite Sarasola Isazelaia (Bizkaia, Deustu)

Gaia: arauak apurtzeko gogoz esnatu zara.

 

 

Bittor Altube Sarrionandia (Bizkaia, Abadiño)

Gaia: Medikuarengana joan zara. Harrerako mahaira hurbildu eta, euskaraz hasi zarenean berbetan, mesedez gazteleraz egiteko eskatu dizute.