2024-02-13
Zorte txarra ematen omen duten hamaika sineskeria daude... Bertsotan gogora ditzagun!
Hegazkina omen da istripu gutxien izaten duen garraiobidea; zorte txarra behar du, hegazkinean zoazela, azafatak "erortzeko presta zaitezte" abisua emateko!
Horixe gertatu zaie lau bertsolari hauei. Baina, muturreko egoera horretan, pertsonaia bakoitzak oso modu ezberdinean erreakzionatu du: Alaia Martinek modu histerikoan, Maialen Lujanbiok modu arrazionalean, Maialen Akizuk era guztiz eroikoan eta Andoni Egañak zigarro bat piztu du.
Egoera askotan errua ez da zorte txarrarena: gure baldarkeriarena baizik!
Jolas dezagun erorketa tuntunen kopla sorta honekin! Oinak zein diren asmatu beharko dugu.
Zorteak eta patuak zer ekarriko digun jakiteko, batzuk etorkizun igarleengana joaten dira.
Gu izango gara oraingoan igarleak! Bola magikoa eta tarot kartak ditugu aurrean. Bezero bat sartu da gure kontsultara eta honako galdera hauek egin dizkigu. Zirtoz erantzungo diogu, esaldi errimatuekin.
"Hau egingo banu...", "beste hori balego...", "hala gertatuko balitz...". Zortean pentsatzen jartzen garenean, gerta litezkeen gauzak irudikatzen jartzen gara. Has gaitezen galdera-erantzunetan, koplatan!