Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea
Bertso Ikasgela logoa

30 urte Lazkao Txikik ispiluari kantatu ziola!

2019-05-27


1989an jarri zioten Lazkao Txikiri ispilua eskutan. Ederrak bota zizkion bere buruari! Ispilu aurrean makina bat elkarrizketa izan dira ordutik... Ikus ditzagun!

 

Lazkao Txikik ispiluari

 

Jose Migel Iztuetaren bertsoaldi ezagunenetakoa dugu hauxe, 1989ko ekainaren 11koa.

Askok dakizkite buruz hiru bertsoak... Gai al gara ikasteko?

 

 

Ispiluari galdezka

 

Lazkao Txikiren ispiluak "alferrikako bi begi" ditu. Galanta da irudia:

"hik ez nauk noski ni ikusiko, baina nik ikusten haut hi!".

Eta gure etxeko ispiluak bertsotan baleki? Zer erantzungo liguke?

Beñat Gaztelumendi jarri da ispilu hiztunaren aurrean: Iker Zubeldia prest dago Beñatek bere aurrean botatzen dituen galdera guztiak erantzuteko, garden.

 

 

Igogailuan gora, ispiluari irribarrez

 

Inor ez gure inguruan, eta ispilu bat parez-pare. Adibidez igogailuan goazenean, bakarrik. Inork ikusten ez gaituenez, ispilu aurrean gure gorputza goitik behera mihatzeko tentazioa. Orrazkera hobetzekoa. Eta keinuak egitekoa. Eta esaldiak botatzekoa, "pareko horri"

Nor ez da hala ibiltzen?

Asier Azpirozi egoera horixe jarri zioten, gai gisa. Eta hara zer istorio sortu zuen hiru bertsotan!

  

 

Nola begiratzen diogu ispiluari?

 

Maitasunez ala inperfekzio bila begiratzen diogu gure gorputzari?

Uxue Mesari "ispilua" hitza eman zioten gaitzat. Hara zer begirada eskaini zuen bertso batean... 

 

 

Ispilu aurrean biluzik

 

Denborarekin aldatzen doa gure gorputza ere.

Ispilu aurrean gure burua biluzik ikusteko ohiturarik ba al dugu? 

 

 

Ispilu aurrean jartzera ausartu dena

 

Batzuetan ez gara gai sentitzen egoera bati aurrez aurre begiratzeko. Errealitatea onartzeko.

Bittor Altuberi halaxe jarri zioten gaia: "Denbora askoren ostean, ispiluaren aurrean jartzera ausartu zara".

Zein egoeratan sartuko ote da Bittor?