Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Ispilu aurrean

2020-09-28


Lazkao Txikiren bertsorik ezagunenak, ispiluari botatakoak dira. Geroztik makina bat elkarrizketa sortu dira ispilu aurrean... Ikus ditzagun bertsolariak eta egin dezagun guk ere puntuka, ispilu aurrean!

 

Lazkao Txikik ispiluari

 

Jose Migel Iztuetaren bertsoaldi ezagunenetakoa dugu hauxe, 1989ko ekainaren 11koa.

Askok dakizkite buruz hiru bertsoak... Gai al gara ikasteko?

 

 

ZERTAN ZARA ONA?

Jolas dezagun elkarren ispilu izatera! Bakoitzak gure alboko laguna zertan den abila azalduko dugu, bi esalditan ala kopla batekin. Horretarako, nahi ditugun oin bikoteak erabili genitzake.

 

 

ZUTAZ

Oraingoan geu jarriko gara ispilu aurrean. Elkarrizketan jarriko gara, galdera-erantzunetan. Kristala bezain garden hitz egin dezagun nork gure buruaz: gure zaletasun, bertute eta ajeez!

 

Itxurakeriak

Janzterakoan zenbat denbora ematen dugu ispilu aurrean?

Kalera irten aurretik, goitik-behera erreparatzen al diogu geure buruari?

Bertsotan egin dezagun moda gaitzat hartuta!