Informazio Gizartearen Zerbitzuen eta Merkataritza Elektronikoaren 2002ko uztailaren 11ko 34/2002 Legea betez, jakinarazi nahi dizugu www.bertsoikasgela.eus interneteko domeinuaren titularra honako hau dela:
Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen (aurrerantzean “Bertsozale Elkartea”, “Elkartea” edo “Tratamenduaren Erantzulea”) helburua, bertsolaritza zaindu, sustatu, ikertu eta bere transmisioa eta etorkizuna bermatzea da.
www.bertsoikasgela.eus webgunea Bertsozale Elkartearen jabetzako webgunea da. Erabiltzailea borondatez sartu ahal izango da bertan, eta gainera, sartzea doakoa da. Webgune honetan nabigatzeak esan nahi du erabiltzaileak ezagutzen eta onartzen dituela bertako lege oharrak, erabilera baldintzak eta bertako pribatutasun politika. Erabiltzaileak ez baditu onartzen pribatutasun politika, cookie politika eta erabilera baldintzak hauek, eta beraz, ez badie onespena ematen, ezingo du webgune honetan nabigatu.
Webgune honetan sartzea eta bertako informazioari zeinahi erabilera ematea erabiltzailearen eta soilik erabiltzailearen erantzukizunpekoak izango dira. Hala, informazioa webgunearen helburuarekin bat eginda erabiltzeko konpromisoa hartu beharko du erabiltzaileak. Erabiltzaileak ezingo dio eman, beraz, legez kontrako erabilerarik webguneko informazioari. Bide beretik, ezingo du webguneko informatika-sistemei kaltea eragin diezaiekeen ekintzarik egin.
Erabiltzaileek galarazita izango dute eduki faltsuak edo okerrak txertatzea edo jakinaraztea, ezingo diote eman Tratamenduaren Erantzuleari, beste erabiltzaile batzuk edo hirugarrenak nahasteko moduko edukirik. Erabiltzailea bera izango da, horrenbestez, ematen dituen datuekin eragindako kalteen erantzule bakarra. Ezin da erabili hirugarrenen datu pertsonalik, euren baimenik gabe. Era berean, debekatuta dago hirugarrenen identifikazio-datuak erabiltzea, beste pertsona edo entitate baten tokian jartzeko asmoz.
Tratamenduaren Erantzuleak ahalegin handia egiten du webgunean argitaratzen diren edukietan akatsik egon ez dadin. Beraz, beretzat gordetzen du edonoiz horiek aldatzeko eskubidea. Bertsozale Elkarteak espresuki uko egiten dio webgune honetako edukietako akats edo hutsegiteengatiko erantzukizunari eta baita horien egiazkotasun-, zehaztasun- eta gaurkotasun-faltaren ondoriozko kalteengatiko erantzukizunari ere.
Webgune honek beste webgune batzuetarako estekak jar ditzake. Elkarteak ez du bere gain hartzen estekatutako gune horietako ezein edukiren erantzukizunik; izan ere, ez du horien gaineko eta horietan eskainitako eduki, produktu eta zerbitzuen gaineko erantzukizunik. Zerbitzu horien helburua, hain zuzen, erabiltzaileei beste informazio-iturri batzuen berri ematea da; horregatik, erabiltzailea soil-soilik bere erantzukizunpean sartuko da eduki horietara, bertan araututako baldintzen arabera.
Tratamenduaren Erantzulea ez da webgune honen edo bertako edukien erabileratik eratorritako edozein ondorio edo kalteren erantzulea izango, informatika-kalteak eta birusak txertatzea kontuan hartuta. Bertsozale Elkarteak ez du bermatzen webgunean ez dela inolako birusik edo bestelako elementurik izango, kanpoko hirugarrenek txertatutakoak, eta erabiltzaileen sistema fisiko zein logikoei kalteak ekar diezazkieketenak; nolanahi ere, eskura dituen bitarteko guztiak erabiliko ditu, horrelakorik gerta ez dadin.
Bertsozale Elkarteak beretzat gordetzen du noiznahi, aldez aurretik oharrik edo azalpenik eman gabe, webgune honetako diseinua, konfigurazioa eta informazioa aldatzeko edo ezabatzeko eskubidea, baldin eta beharrezkoa dela iruditzen bazaio. Tratamenduaren Erantzuleak ez du bere bizkar hartuko aldaketa horiek ekar ditzaketen kalteen erantzukizuna. Dena den, eskura dituen bitarteko guztiak erabiliko ditu, erabiltzaileei aldaketa horien berri emateko.
Webgune honetan sartzeak ez dakar, halabeharrez, datu pertsonalak eman behar izatea. Nolanahi ere, eskainitako zerbitzu batzuk erabiltzeko beharrezkoa da datu pertsonalak ematea. Erabiltzaileak egiazko datuak, zehatzak eta osatuak emateko konpromisoa dauka. Hala, horien edozein aldaketaren berri emateko erantzukizuna ere izango du. Erregistro-galdetegietan derrigorrezkotzat jotako eremuak hutsik utziz gero, Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak, beharbada, ez dio erabiltzailearen eskaerari erantzungo.
Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen hainbat zerbitzutan erregistratzeak edo horietara harpidetzeak esan nahi du erabiltzaileak onartu egiten dituela Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen baldintza orokorrak, Pribatutasun Politika eta Cookie Politika. Era berean, esan nahi du erabiltzaileak espresuki onartu eta baimena ematen diola Euskal Herriko Bertsozale Elkarteari, bere produktu eta zerbitzuei buruzko jakinarazpenak bidaltzeko, nola posta arruntez, hala bitarteko elektronikoen bitartez. Jakinarazpenen hartzaileak, nolanahi ere, baimen hori ezeztatu ahal izango du, edonoiz. Horretarako, idatzi bat bidali beharko dio Euskal Herriko Bertsozale Elkarteari.
Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen jabetzakoak dira www.bertsoikasgela.eus-eko diseinua, irudiak, mapak, grafikoak, markak, errotuluak, ikur bereizgarri edo logotipoak, markoak, iragarki-bandak, software-lizentzia eta bestelako sorkuntzak. Era berean, Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak legez eta modu esklusiboan ditu haiek ustiatzeko eskubideak.
Erabiltzaileak web orriko elementu guztiak bistaratu, inprimatu, kopiatu eta gorde ditzake, betiere bere erabilera pertsonal eta pribaturako badira soilik; www.bertsoikasgela.eus webguneko edukiak baimenik gabe merkataritza-helburuetarako erabiltzea edota haiek birsaltzea edo banatzea debekatuta dago, betiere Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen aldez aurretiko baimen idatzia izan ezean, eta hala badagokio, dagokion eskubideen jabearena.
Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak baimena ematen du beste web orrietan bere edukiak aipatzeko, betiere edukiak kopiatzen ez badira.
www.bertsoikasgela.eus-en egoki iruditzen zaizkion aldaketak egiteko eskubidea du Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak, aurrez abisurik igorri gabe ere; hala, eduki eta zerbitzuak aldatu, kendu, handitu, edo itxuralda dezake nahi duenean.
Baldintza hauek guztiak aldatu ahal izango dira, baldin eta Tratamenduaren Erantzuleak noizbait egokitzat jotzen badu; bai lege-aldaketei egokitzeko, bai bestelako hobekuntza batzuk egiteko. Aldaketa horiek indarrean egongo dira webgune honetan argitaratzen diren unetik aurrera. Tratamenduaren Erantzuleak eskura dituen bitarteko guztiak erabiliko ditu, erabiltzaileei aldaketa guztien berri emateko.
Bertsozale Elkartearen eta erabiltzailearen artean sortutako harremana, hain zuzen, aplikatzeko modukoa den legediari eta eskumena daukan jurisdikzioari buruz indarrean den araudian xedatutakoak arautuko du. Nolanahi ere, araudiak aurreikusten badu aldeek eskumen baten mende jarri behar dutela, Bertsozale Elkartea eta erabiltzailea, dagokien beste zeinahi eskumeni espresuki uko eginda, Tolosako Epaitegi eta Auzitegien menpe jarriko dira.
Erabiltzaileak ez baditu baldintza hauek betetzen edo webgunean azaltzen diren edukien okerreko erabilera egiten badu, Tratamenduaren Erantzuleak Zuzenbideak ematen dizkion neurri zibilak eta penalak (ekonomikoak barne) hartuko ditu ez-betetze hauek zigortzeko.